Julen Agirrezabalak kontratua barritu dau Athleticegaz 2027ra arte

Atezainak beste bi urtez luzatu dau Athleticegaz kontratua, eta klubak 2029ra arte luzatzeko aldebakarreko erea dauka

Unai Simon 2029ra arte blindau eta astebetera, Julen Agirrezabalak 2027ko bagilaren 30era arte luzatu dau akordia Athleticegaz. Ganera, Bilboko klubak alde bakarreko aukerea dauka kontratua beste bi urtez luzatzeko (2029ra arte). Sinadurea gaur goizean egin da San Mamesen, Jose Angel Iribar, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez futbol zuzendari nagusiagaz batera.

Athleticek Julen Agirrezabalaren alde egindako apustua sendoa da. 23 urtegaz, Antiguoko KEtik gaztetan iritsitako atezain donostiarrak 36 partidutan parte hartu dau talde zurigorriagaz. Erdia baino gehiago (20) Errege Kopan izan dira, eta lehen taldean daroazan hiru denboraldietan, finalerdi bi eta aurtengo finala -RCD Mallorcaren kontra- jokatu dauz, eta azken honetan erabakiorra izan zan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00