Polito jokatu baina galdu

Athletic esku hutsik itzuli da Bartzelonaren zelaitik lehenengo zatian maila ona erakutsi arren
Padilla atezain gazteak lan ona egin eban atzoko partiduan be / ATHLETIC CLUB

Betiko kontua Bartzelonaren zelaian. Polito jokatu eta galdu. Ernesto Valverderen taldeak partidu duina jokatu eban baina esku hutsik itzuli da Bilbora, aurretik sarritan gertatu izan jakon moduan. Ganera, suerteak be etxeko taldeari lagundu eustson. Izan be, Bartzelonaren lehenengo golean, Lamine Yamalen jaurtiketa Lekuek desbideratu eban Padillaren atearen eskoiko zutoinaren albo-albora. Zuri-gorriek ez eben amore emon eta bardinketaren gola sartu eben lehen zatia amaitzeko hiru minutu geratzen zirala. Pau Cubarsik penalti garbia egin eutson Berenguerri baloia sareetara sakatzeko prest egoala eta Gil Manzano epaileak penaltia adierazo eban, jokaldia berrikusi ostean.

Bigarren zatian behera egin eban Athleticeko jokalarien errendimenduak eta etxeko taldeak erosoago jokatu eban. Lewandowski gola sartzetik hurre ibili zan baina zutoinak lehenengo eta Padillak ostean sari barik itxi eben poloniarraren ahalegina. Hirugarrenean, ostera, ez eban huts egin eta sareetara bidali eban ezker hegaletik Pedrik eginiko erdiraketearen aldaratzea. Hortxe amaitu zan partidua. Valverdek aldaketak egin ebazan baina zuri-gorriek ez eben arriskurik sortzeko gaitasunik erakutsi Ter Stegenen ate aurrean.

Kontuak kontu, puntu bakarra lortu dau Valverderen taldeak liga txapelketako lehen jardunaldi bietan. Hurrengo biak San Mamesen jokatuko ditu. Valentziaren aurka eguaztenean eta Atletico de Madriden aurka zapatuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00