Bizkaia Irratia

Lan Mentoring, enpresa txiki eta ertainetan belaunaldi erreleboa emoteko zerbitzua

Doako laguntza-zerbitzu espezializatua da, enpresa txiki eta ertainentzat, enpresetan belaunaldi erreleboa egiteko

Belaunaldi-erreleboa berehalakoa da EAEko enpresa-sarean. Hori dala-eta, enpresetako taldeen zahartzearen erronkeari aurre egiten lagunduko deutsien tresnak behar dira, erreleboari lotutako trantsizinoak lehiakortasuna galtzea eragin ez daian. Lanbidek sustatuta, eta Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, Lan Mentoring zerbitzua jarri da martxan. Ekimen piloto honen bitartez, enpresa txiki eta ertainei euren plantillen bizi-zikloari aurrea hartzen, planifiketan eta kudeatzen lagunduko deutsen prozesua erraztu gura da.

Zer eskaintzen dau Lan Mentoring zerbitzuak?

Lan Mentoring zerbitzuak 50 orduko aholkularitza pertsonalizadua eskaintzen dau, debalde. Enpresa txiki eta ertainen neurrira diseinautako prozesu bat eskaintzen da, hiru fasetan banatuta:

  • Diagnostiko azkar bat, negozioko prozesu kritikoak eta horreetan parte hartzen daben pertsonak zeintzuk diran zehazteko.
  • Aholkularitza pertsonalizadua, negozioaren beharrizanak eta Lanbideren kontratazinoko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoak lotzeko.
  • Laguntza zuzena taldean aukeratzen diran kideentzat, eurek daukiezan eta galdu ezin dabezan ezagutza eta esperientzia enpresan geratu daiten.

Gehienez be 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua. Amaieran, gitxienez, zerbitzuan zehar planteautako ekintzetako bat ezarriko da. Taldekideek prestakuntzea jasoko dabe, aurrerantzean be modu autonomoan antzeko prozesuak garatu dagiezan.

Nori zuzenduta dago?

  • Enpresa txiki eta ertainak (10 eta 249 profesional arteko langile kopurua)
  • Enpresa horreek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira.
  • Honako jardueretan lan egin behar dabe: industrian, industriari lotutako zerbitzuetan, informazinoaren eta komunikazinoen arloan, logistikan handizkako merkataritzan.

Zerbitzu piloto honetan 200 enpresak parte hartu ahal izango dabe.

Informazino gehiago eta izen-emotea: https://www.lanbide.euskadi.eus/relevo-generacional-y-gestion-de-la-edad-en-pymes_eus/weblan00-content/eu/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00