Alex Txikon espedizino barri batera abiatu da, Annapurnara

Lemoako mendizaleak neguko espedizino gogorrari hasierea emongo deutso abenduan
Alex Txikon, bere familia eta lagunakaz, Annapurnako espedizinora joan baino lehen / Alex Txikon

Alex Txikon mendizale lemoatarra eguazten honetan abiatu da Nepalera Loiuko aireportutik, hurrengo asteetan Annapurnara igoten saiatzeko. Izan be, 1987. urtetik inork ez dau lortu Annapurna neguan igotea.

Txikonen laguntza taldeak jakin eragin dauanez, alpinista bizkaitarrak “abenduko lehenengo asteetan hainbat trekking” egingo dauz aklimatazinoa egiteko. Ostean, munduko hamargarren gailurrik altuenera igoten saiatuko da. Txikonek 2010ean igo eban Annapurnara, baina udabarrian. Orain mugarri hori lortu ezkero, neguan 8.000 metro baino gehiago daukan hirugarren gailurra lortuko leuke, Nanga Parbat (2016) eta Manaslu (2023) mendien ondoren.

Annapurna (8.091 metro) mendi arriskutsuenetako bat da, eta zortzimilakoetan istripu hilgarri gehien izaten dauana. Txikonek 40 gradu zerotik beherako tenperaturak izango dauz, baina bizkaitarra prest dago neguko hirugarren gailurra lortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular