Merezitako agur bero eta hunkigarria Izaskun Ellakuriaga Bustintzari

Bera estimau eukan jente ugari batu zan Gerediagako Foru Zelaian

Agur ekitaldi berezia egin jakon zapatuan Izaskun Ellakuriaga Bustintzari, Bizkaia Irratiko kazetari eta Gerediaga alkarteko komunikazino arduradunari. Gerediagako Foru zelaian bera estimau eukan jente ugari batu zan, arlo askotkoak, baina batez be euskera eta kulturakoak, etxekoekin batera. Bertan irratiko lankideak, Gerediagako lankide eta bazkide ugari, kultur sortzaileak, euskera arloko eragileak, bertsolariak… Egun ederra eta paraje ikusgarria pertsona zoragarriari agur esateko. Bere ingurukoen berbez gain, musikea eta bertsolariak be egon ziran. Agur esan arren, Izas beti geugaz eukiko dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00