
Zapatuan hasiko da 2025eko Atletismoko Munduko Txapelketa. 18 urteren ostean, bueltan da Atletismoko Munduko Txapelketa Japoniako uriburuan, Tokion. Esan behar da, 2020ko Olinpiar Jokoak Tokion izan zirala. Irailaren 13tik 21era atletismo munduko izar handienak Tokion izango dira. Guztira, 2.000 atleta baino gehiagok parte hartuko dabe, munduko 200 herrialde desbardinetakoak. Hasiera ekitaldia zapatuan arratsaldeko 17:30ean izango da Tokion, hemen Euskal Herrian, goizeko 10:30ean.
Atletismo munduko izar handienak itxaroten dira Japonian datorren egunetan: Armand Duplantis (pertiga jausia), Noah Lyles (100 metro lisu), Thea Lafond (jausi hirukoitza), Tara Davis (luzeera jausia), Roje Stona (disko jaurtiketa)… Munduko txapelketa guztia Eurosport eta Teledeporten jarraitu ahal izango da.
Noah Lyles, Amerikar Estatu Batuetako atleta eta egungo 100 metroetako olipiar jokoetako irabazlea