Urtero lez Bizkaia Irratiko Gabonetako Loteriaren partizipazinoetako zenbakiakaz hiru sariren zozketea egin dogu. Honeek dira sariak, sari bakotxari egokitu jakon zenbaki saritua eta erreserbako zenbakiak. Era berean, sariak erreklamatzeko epeak daukazuez albistearen azpian zehaztuta. Oso garrantzitsua da epeak kontuan hartzea eta partizipazinoaren agiria aurkeztea, saria eskuratu ahal izateko.
1.- SARIA: Errigorak emondako otzara itzela
- Zenbaki saritua: 2136 (Ondarroako Batzokian salduta)
- Lehenengo erreserba zenbakia: 3703 (Gernikako Iturbe Anaiak harategian salduta)
- Bigarren erreserba zenbakia: 3071 (Gernikako Urriko Azken Astelehenean Bizkaia Irratiko karpan salduta)
2.- SARIA: Atxondoko Akebaso jatetxean pertsona birentzako bazkaria edo afaria (aukeran)
- Zenbaki saritua: 0658 (Markina-Xemeingo Tate gozotegian salduta)
- Lehenengo erreserba zenbakia: 3739 (Gernikako Iturbe Anaiak harategian salduta)
- Bigarren erreserba zenbakia: 3184 (Gernikako Urriko Azken Astelehenean Bizkaia Irratiko karpan salduta)
3.- SARIA: Areatza Bainuetxean pertsona birentzako gau bat, gosaria eta zirkuitu termala
- Zenbaki saritua: 3651 (Gernikako Degustación Lurgorrin salduta)
- Lehenengo erreserba zenbakia: 2979 (Gernikako Urriko Azken Astelehenean Bizkaia Irratiko karpan salduta)
- Bigarren erreserba zenbakia: 1148 (Gernikako Degustación Lurgorrin salduta)
Sariak erreklamatzeko epeak
Zenbaki sariduna, abenduaren 29ko goizeko 10:00ak arte. Abenduaren 31ko goizeko 10:00ak arte, erreserbako lehen zenbakia. Eta 2026ko urtarrilaren 02ko goizeko 10:00ak arte, barriz, erreserbako bigarren zenbakia.