
Bakioko Udalak, Haria kultur alkarteagaz eta eskolako komunidadeagaz batera, Arboretum izeneko proiektua garatzeko lehenengo pausuak emongo dauz. Arboretum–a zuhaitz eta landare desbardinez osotutako sail botanikoa da. Bakioko Urkitza eskolako patioaren atzeko aldean, gaur egun ortua dagoan lekuan, sortuko dabe.
Bakiokoaren kasuan, tokiko espeziez osotutako parke bat izateaz gain, ikerketarako eremua be izango da. Eskola orduetan patio moduan erabiliko da eta Baso Eskola proiektu pedagogikoa be garatzen lagunduko dau, unidade didaktiko desbardinak garatuko diralako, hainbat irakasgai esperientziaz hornitzeko.
Udagoienean hasi ziran lurra prestatzeko lehenengo lanak, eta udabarria ateetan daukagun honetan, landaketak egiteko momentua iritsi da. “Gune hau auzolanean eregi gura dogu, herriko ume, gazte eta familiak inplikatu gura doguz”, adierazo dau Amets Jauregizar alkateak. Horregaitik, domeka honetan (martiak 1) goizeko 10:00etan landaketa lanak egiteko deia luzatu deutse herritar guztiei.