Uraren Jaia ospatuko dabe bihar Arrigorriagan

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 30. Uraren Jaia ospatuko dau zapatuan
Bizkaiko Ur Patzuergoa / Bizkaia Irratia

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Uraren Jaiaren 30. edizioa ospatuko dau zapatuan larunbatean, ekainaren 3an, Arrigorriagan, herritarrak orokorrean eta gazteenak bereziki ura zentzuz erabiltearen inguruan kontzientzietako asmoz, “ekosistema urtarraren biziraupenerako eta jasangarritasunerako funtsezkoa baita”.

Erakundeak jakinarazo dauenez, Arrigorriagako Udalaren laguntzegaz antolatu dan ekitaldi ludikoa 10:30etik 19:00etara bitartean egingo da Udaletxeko plazan eta Agirre Lehendakaria parkean. Antolatu diren 50 jarduera baino gehiagoren artean, Arrigorriagara hurbiltzen diranek aukerea eukiko dabe tailer didaktikoetan, tailer artistikoetan eta erakusketetan parte hartzeko.

Horrez gain, etxeko txikiek eta gazteek ondo baino hobeto pasetako hainbat jarduera eukiko dabez: puzgarrien parke bat, ohe elastikoak, arrantzan egiteko eta txalupekin olgetako igerileku txikiak, ur-arrapala bat, ludoteka eta urari eta ingurumenaren babesari lotutako gaiak lantzeko beste hainbat jolas eta espazio.

Uretako paintball, fotomatoi, skate erakustaldi eta eraikuntza jolasik ez da faltauko eta, jarduerak osatzeko, musika, kaleko animazinoa, arte eszenikoak eta sarien zozketak izango dira.

Halaber, egun osoan zehar, adituek eskainitako bisita gidatuak egingo dira Arrigorriagako edateko uren tratamendu zentroak nola funtzionetan dauen ezagutzeko. Betelurira heltzeko autobusak jarriko dira, eta nahitaezkoa izango da jai eremuan bertan edo https://www.eventbrite.es/e/entradas-beteluri-bisita-gidatua… estekan aldez aurretik izena emotea.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak gogorarazi du jarduerak Arrigorriagako herrigunean egingo direla, eta, beraz, garraio publikoa erabiltzea gomendatu du (Bizkaibus eta Renfe Aldiriak).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular