EAEko IX. Geografia Olinpiadak egingo dira martiaren 27an Gasteizen

Izena emoteko epea, martiaren 24ra arte egongo da zabalik
Asier Castro Correa (Gasteizko Armentia Ikastola) igazko Geografia Olinpiadetako irabazlea / EHU - Argazkia: Nuria González

Euskal Herriko Unibertsidadearen letren Fakultadeak EAEko IX. Geografia Olinpiada hartuko dau, Geografoen EAEko Ordezkaritzak eta EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailak antolatuta. Geografia Olinpiadak ikasleen artean zientzia honenganako interesa sustatzeko helburua dau. Geografiak lotura estua dauka lurraldeagaz eta laguntzen deusku inguruan daukagun eremua ulertzen, bai natura ingurunea bera, bai bertan garatutako giza jarduerak.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itunpeko edo pribadutan, batxilergoko 2. mailan Geografia irakasgaia ikasten dabilen ikasle guztiek parte hartu leikie. Partaidetza banakakoa da, eta ikastetxe bakotxeko, gehienez, 8 ikasle aurkeztu daitekez. Ezinbestekoa da ikasle parte hartzaileen ardura eroango dauan irakasle bat. Ikastetxe interesaduek izena emoteko inprimakia bete eta olimpiadas-geografia.fac.letras@ehu.eus helbidera bidali behar dabe. Izena emoteko epea 2026ko martiaren 24an amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00