Honeek dira 2025eko lan egutegiko 12 jaiegunak

Eusko Jaurlaritzak 2025eko lan egutegia onartu dau

Jarduneko Eusko Jaurlaritzak 2025eko lan egutegia onartu dau gaur gobernu bileran. Horren arabera, datorren urtean 12 jaiegun izango dira, tokian tokiko jaiez gain.

2025ean Euskadin lan egutegiak izango dauazan hamabi jaiegunak honako honeek izango dira: urtarrilaren 1a (Urtebarri eguna, eguaztena), urtarrilaren 6a (Errege eguna, astelehena), apirilaren 17a (Eguen santu), apirilaren 18a (Bariku santu), apirilaren 21a (Pazko astelehena), maiatzaren 1a (Beharginen eguna, eguena), garagarrilak 25a (Santiago eguna, barikua), abuztuaren 15a (Andra Mariaren eguna, barikua), zemendiaren 1a (Domu Santu eguna, zapatua), abenduaren 6a (Konstituzinoaren eguna, zapatua), abenduaren 8a (Sortzez Garbia, astelehena) eta abenduaren 25a (Natibidade eguna, eguena). Urriaren 12a ez da jaieguna izango 2025ean, domekea dalako.

Eusko Jaurlaritzak gogorazo dau 12 egun honeei beste jaiegun bi gehitu behar jakezala, Udalek eta Aldundiek zehaztu beharrekoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular