Amorebieta-Etxanok 400 ikasle batuko dauz Gazteen Prestakuntza eta Enpleguaren I. Azokan

Hitzordua, apirilaren 16an, Zelaieta Zentroan

Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur aurkeztu dau Gazteen Prestakuntza eta Enpleguaren I. Azoka. Apirilaren 16an izango da Zelaieta Zentroan. Ekimen honen helburua gazte zornotzarrei erreferentziazko gune bat eskaintzea da, euren aukera akademiko eta profesionalak zuzenean ezagutzeko, etorkizunari buruzko erabagiak hartzeko une garrantzitsu baten.

Ainhoa Salterain alkateak nabarmendu dauanez, azoka hau urrats garrantzitsua da Amorebieta-Etxanorentzat, herriko gazteei erreferentziazko gune bat eskaintzeko aukera emoten deutsielako euren bizitzako une erabakigarrian. Azoka honen bitartez, informazinoa, baliabideak eta benetako esperientziak eskura jarriz, gazteei euren etorkizuna segurtasun handiagoz erabagitzeko lagundu gura dau Udalak. Amorebieta-Etxanoko eta inguruko hainbat ikastetxetako Batxiler eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk hartuko dabe parte.

Gazteen Prestakuntza eta Enpleguaren I. Azoka goizeko 09:00etan hasiko da eta goizean zehar garatuko da. Unibertsidadeek, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek standak izango dabez, ikasleei orientazino pertsonalizadua eskaintzeko eta lan-merkaduan dagozan aukerak bertatik bertara ezagutzeko. Parte hartuko dabe, besteak beste, Deustuko Unibertsidadeak, EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak, Mondragon Unibertsidadeak, Maristak Durangok, Iurreta LHIIk, Zornotza LHIIk, Idartek, Zulaibar Lanbide Ikastegiak eta Barrutialde LHk. Baita enpresa hauek be: Grupo Gorlan, Adecco, Urbegi, Ormazabal Distribución Primaria, Temporing, Aresar Manufacturing & Sales, IMQ Igurco Orue, Grupo Urgatzi, Dee-Aed eta Lantegi Batuak. Era berean, jardunaldiak tailer praktikoak eta solasaldirako guneak izango dauz, mahai-inguruen bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00