Gatikako Butroeko gaztelua zaharbarritzeko lanek ezarritako kronogramaren arabera jarraitzen dabe aurrera egiten. Obrak azken fasean dagoz. 2024. urtean hasitako lanek egitura- eta kontserbazino-arazo nagusiak konpondu dabez, eta gaur egun barruko akaberen fasean dago obrea. Proiektua gitxieneko esku-hartze eta errespetu historikoaren irizpideakaz garatu da, eraikinaren iraunkortasuna eta bere ondare-balioa babestuz.
Veronica Quintanilla Crespo ondarearen zaharbarritzean espezializautako arkitektoaren zuzendaritzapean, lantalde teknikoak egitura-arazoak konpondu dabez; batez be, euri-uren ebakuazino eskasari lotutakoak, hori dalako eraikina hondatzearen arrazoi nagusia. Lanak uda baino lehen amaitzea itxaroten dabe, enpresako arduradunek jakinarazi dabenez.
Esku-hartzearen helburua Butroeko gazteluaren eraikuntza-egonkortasuna eta epe luzerako kontserbazino egokia bermatzea da, eta aldi berean, lurraldearen barruan daukan ondare-, arkitektura- eta kulturalaren-balioa indartzea.