Saibigaineko batailan hildako gudari eta milizianoak omenduko dabez domekan

Goizeko 10:00etan Urkiolako santutegitik abiatuko dira, eta 11:00etan omenaldia eta lore-eskaintzea Saibiko gurutzearen aurrean

Saibigaineko batailaren 89. urteurrenean, Saibigain 1937 memoria historikoaren alkarteak, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak eta hainbat alkarte memorialistak omenaldia antolatu dabe apirilaren 12rako, 1936ko gerran demokraziaren eta askatasunaren defentsan inguru horretan bizitza galdu ebenen alde. Saibigain mendiko batailan 250 pertsona inguru hil ziran, baina horreetatik ehun gorpu baino gehiago ezin izan dabez berreskuratu.

Domekako omenaldian, gudarien eta miliziano asturiarren senideek, Durangaldeko hainbat udaletako kideek eta alkarte memorialistetako ordezkariek hartuko dabe parte. Omenaldia Urkiolako santutegitik abiatuko da goizeko 10:00etan, eta 11:00etan hildako borrokalariak oroitu gurean, lore-eskaintzea egingo dabe Saibi mendiaren gaineko gurutzearen aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00