Gaur be bero handia egingo dau danean, Euskalmet-en arabera. Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira, kostaldean izan ezik, eta Kantauri bailaretan altuenak 35 ºC ingurukoak izango dira. Tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Eguzkia jaun eta jaube barriro, goi-hodeiak agertu arren; arratsaldetik aurrera barrualdean bero-hodeiak agertuko dira. Egunaren erdiko orduetan ekialdeko edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, gainerako orduetan norabide aldakorrekoa izango da.
Alerta laranjan gaur be
Tenperatura altuak izango ditugu egunean eta alerta laranjea dauka ezarrita Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzeak. Tenperatura altu iraunkorrak izateko arriskua dago. Bariku arratsaldetik aurrera etorriko da aldaketea, antza danez. Bihar arratsaldean haizea iparraldera aldatuko da eta iluntzean zerua lainotzen hasiko da.
Itsas prebisinoa
Goizean goiz norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz, hego-osagaia nagusi izanik. Goizean eki/ipar-ekialdeko haizea nagusituko da, 2-3ko indarragaz. Egunaren amaieran haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo dau Bizkaian, 3ko indarragaz eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo ditu, itsaskiko guneekin egunaren amaieran Bizkaian. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu.