Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia emon dau gaurko be, bero handiagaitik, arratsalderako batez be. 13:00etatik 19:00ak arte egongo da indarrean.
Zerua garbi eta bero handia
Euskalmeten arabera, gaur be zerua oskarbi egongo da eta bero handia egingo dau. Egunsentian lanbro apur bat agertu daiteke eta tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk agertu leitekez barrualdean, baina ez dabe ondoriorik izango. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean ibiliko dira eta beroa izango da protagonista. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik barik; gabaz, leitekeena da, haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorren bategaz.
Itsasoko egoerea
Hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarragaz; eguerdi inguruan eki-osagaira aldatuko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da, 2-3ko indarragaz. Azken orduetan mendebaldera aldatu leiteke, 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo dau honek, arratsaldean itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.