Mundo Cero Talks BBK ekimenaren hirugarren edizinoak migrazinoaren erronkak eta aukerak aztertu ditu Bilbon, gizarteratzea, bardintasuna eta bizikidetza sustatzeko ikuspegi ezbardinetatik. Jardunaldian ikerketa, komunikazioa, hezkuntza, ekonomia zirkularra eta kirolaren arloko adituek parte hartu dabe.
Narratiba barriak eta integrazinoa
Hitzaldietan zehar, hizlariek migrazinoaren inguruan gaur egun nagusi diran diskurtsoak berrikusteko beharra azpimarratu dabe, persona migratzaileak aukera barrien eta gizartearen aberastasunaren parte dirala defendatuz. Era berean, integrazino-prozesuetan harrera-gizartearen papera eta aniztasunaren balioa nabarmendu dabez.
Besteak beste, kirolaren ahalmen integratzailea, ekonomia zirkularrak laneratzerako eskaintzen dituan aukerak eta komunikazinoak migrazinoaren inguruko pertzepzinoetan dauen eragina izan dabezhizpide. Hizlariek azpimarratu dabe hizkuntzak eta kontakizunek funtsezko rola dabela gizarte inklusiboago bat eraikitzeko.
Jardunaldiari amaieera emoteko, Mundo Cerok ekoitzitako Andy filmaren aurrestreinaldia eskeini da. Filmak hamabi urteko neska mexikar baten bidaia kontatzen dau, Estatu Batuetako mugaren beste aldean bizi dan amarekin alkartzeko egiten dauan bidean.