Hainbat egunetan bero itogarria izan ostean, badator aldaketea. Euskalmet-en iragarpenaren arabera, nabarmen egingo dabe behera termometroek. Kostaldean 10ºC jaitsiko dira eta baliorik altuenak 25 gradutik behera geratuko dira. Barrualdean, oro har, 25-30 gradu artekoak izango dira altuenak.
Iragarpena
Kantauri isurialdean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe hodeiakaz. Egunaren erdiko orduetan hodei gitxi izango dira, kostaldean izan ezik. Barrualdean zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da, baina arratsaldetik aurrera bero-hodeiak agertuko dira. Kostaldean mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrakaz. Barrualdean haize ahula eta aldakorra ibiliko da; arratsaldean ipar osagaikoa eta bolada gogorrakaz. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gitxi jaitsiko dira.