Gaur, eguenez, beste fronte bat helduko danez, lainotu egingo dau eta euri kontuak itzuliko dira. Goizean goizetik, zerua oso hodeitsu egongo da eta euri apurbat egingo dau, Kantauri isurialdeko leku batzuetan gehiago. Arratsaldean, hego partean atertu egingo dau, Kantauri isurialdean barriz, gehiago kostauko jako, baina aterruneak luzeagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta Ebro bailaran. Eguneko tenperatureak nabarmen egingo dau behera eta giroa fresko samarra edo hotza izango da.
Itsasoan
Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarragaz goizaldean eta egunaren amaieran; goizean eta arratsaldean indartu eta 4-5eko indarragaz ibiliko da. Itsaskirria edo itsaskia eragingo dau, goizean eta arratsaldean itsaskia edo itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 2-2,5 m ingurukoak.