Bizkaitik Bizkaira

Zabaldu dabe Omako baso barria

Basoa bisitetako erreserbak aldez aurretik egin beharko dira
Omako Basoa / BFA

Zabaldu dabe Omako baso barria. Agustin Ibarrolaren jatorrizko lana oinarri dauen baso barria gaur inagurau dabe.
Ibarrolak berak margotutako zuhaitzakaz egindako aire libreko artelanaren jarraipena, lekuz aldatuta. Kortezubin bertan dago, jatorrizko Omako basoaren ondoan, eta basoa bisitetako ezinbestekoa izango da aurrez erreserbea egitea. Bisita libreak eta gidatuak be egin ahal izango dira.

Santimamiñeko arreta gunean baliozkotu beharko da sarrerea. Bisita gidatuak barriz, zapatuetan izango dira, goizeko hamaiketan gaztelaniaz eta hamabi terdietan euskeraz, eta 10 euroko kostua izango dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular