Gaur be bero egingo dau. Goizean-goizean behe-lainoa agertuko da, baina desagertu ostean, eguzkia nagusituko da Euskal Herri osoan. Zerua argi egongo da, nahiz eta egunean zehar goi-hodei mehe batzuk agertu.
Haizea aldatu egingo da arratsaldean
Haizeari jagokonez, aldakor ibiliko da. Goizean hegoaldeko haizea nagusituko da, baina arratsaldean ipar-ekialdekoa finkatuko da, kostaldetik hasita. Gainera, haizea indartu egingo da barnealdean arratsaldeak aurrera egin ahala.
Tenperaturek, ostera, gora egingo dabe. Termometroek 30ºC-tik gora egingo dabe leku askotan, eta zenbait txokotan 35 ºC-ra hurreratuko dira. Kostaldean, beroa apur bat leunagoa izango da, eta 28ºC inguruan ibiliko dira tenperatura maximoak.