Bilboko Areatzak Pilota Eguna hartuko dau urriaren 3an. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, pelotaren inguruko hainbat jarduera egingo dira, txikienetatik hasi eta pilotari profesionaletaraino. Eguna pelota eskolen desfileagaz eta talde argazkiagaz hasiko da, 16:15ean. Ondoren, 17:00etan, alebin mailako minitxapelketak egingo dira frontoian.
Pelota modalidade guztiek izango dabe lekua aurten be
Ordu berean, eskupelota erakustaldia izango da, eta 18:00etatik 19:00etara palaren txandea izango da. 19:00etatik 20:00etara, barriz, zesta puntako erakustaldia egingo da. Bestalde, 18:00etan pelotari profesionalekin solasaldia izango da, eta ordu erdi geroago, 18:30ean, boteluzea erakustaldia egingo da.
Horrez gain, Areatzan artisauen, pelotagileen eta zestagileen txokoak egongo dira, baita foodtrucka eta beste hainbat jarduera be. Hortaz, urriaren 3an, Bilboko Areatza pelotaz beteko da, adin guztietako zaletuei zuzendutako arratsaldeko egitarauagaz.