Arratsalderako euria eta haizea

Tenpeturak ez dira larregi hotzituko

Eguazten honetan aterri izango dogu goizeko lehen orduetan, baina bustitik eta haizetsu amaituko da eguna. Goizean baleiteke tantaren bat edo beste egitea, batez be hegoaldeko eskualdeetan, baina eguerditik aurrera hegoaldetik zaparrada batzuk gerturatuko dira, eta kostaldera be helduko dira. Haizeak hegoaldetik joten jarraituko dau, eta gauean hego-ekialdekoa indartu egin leiteke; kostaldean izan leike haizeak ekialdera egitea. Tenperatureak koska txiki bat egingo dau behera, baina halan da be iparraldean 20-22 ºC inguruko maximoekin jarraituko dogu, eta 15-17 ºC-ko balioekin hegoaldean.

Itsasoko pronostikoa

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00