Giro eguzkitsua eguen honetan

Tenperatureak pare bat gradu edo hiru gora egingo dau

Eguen honetan eguzkia izango da jaun eta jaube, eta tenperatura maximoek gora egingo dabe. Egunaren hasieran hotz egingo dau eta hegoaldean lainoa sortuko da, batez be Ebro ibarrean. Orduak pasau ahala jaso egingo dau eta zerua oskarbi edo hodei gitxigaz egongo da. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak pare bat edo hiru gradu altuagoak izango dira horregatik; arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da. Egunaren amaieran tenperaturea bizkor jaitsiko da.

Itsasoko egoerea

Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz; egunaren erdiko orduetan ipar-osagaira aldatuko da, 2-3ko indarragaz; gauean norabide aldakorrekoa izango da, 1-2gaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, egunaren erdiko orduetan itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00