‘Z.U.K.U.A.’, Euskalduna Bilbaoren euskerazko ikuskizun bakarra Aste Nagusiari begira

Umorea erabiliko dabe gaur egungo hainbat egoera eta kezka oholtzara eroateko

Aste Nagusiko kultur egitarauaren barruan, Z.U.K.U.A. izango da Euskalduna Bilbaok euskera hutsean eskainiko dan ikuskizun bakarra. Ugaitz Alegria eta Maria Cruickshank aktoreek umore absurdoa eta ironia buztartuko dabez eguneroko egoerak eta gaur egungo gizartearen kontraesanak taularatzeko. Ugaitz Alegria aktoreak azaldu dauenez, ikuskizunak publikoari barre egiteko aukerea eskainiko deutso, baina baita barrura begiratzeko konbita be. Antzezle biek umorea erabiliko dabe gaur egungo hainbat egoera eta kezka oholtzara eroateko.

Z.U.K.U.A. bakarrizketa bik osotzen daben antzezlana da. Identidadea, emakume izatearen inguruko presino sozialak, gizarte patriarkalaren inertziak, gorputzagaz lotutako gatazkak, bizi erritmo azkarra eta euskal nortasuna izango dira umorearen bidez jorratuko dabezan gaietako batzuk. Ikuskizunak 70 minutuko iraupena izango dau, osorik euskeraz eskainiko da, eta abuztuaren 23an, 26an, 28an eta 29an izango da ikusgai Euskaldunako aretoa txikian. Maria Cruickshankek nabarmendu dau umorea tresna aproposa dala eguneroko errealidadeari eta gizartean bizi doguzan presinoei beste ikuspegi batetik heltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00