Lainoak eta euri zaparrada txikiak gaurko

20 gradutik beherako tenperaturak izango ditugu gaur

Gaur hodei ugari izango dogu leku guztietan. Euria egingo dau tarteka; goizaldean iparraldean zaparrada mardulak bota leikez, baina gainerako orduetan euri zaparrada txikiak baino ez dira izango, tarteka, batez be barrualdean. Haizea aldakor ibiliko da: kostaldean eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta barrualdean hegoaldera egingo dau haizeak. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, 20 ºC azpitik geratuz, eta minimoak be apur bat baxuagoak izango dira.

Itsasoko pronostikoa

Eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarragaz, eta 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo dau, itsaskiko guneekin. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00