Bilbao Basketek Merwin Pantzar fitxatu dau 2025arte

23 urteko nazinoarteko joko-antolatzaile suediarrak kamiseta baltza defendauko dau hurrengo bi denboraldietan
Merwin Pantzar 2025arte sinatu dau talde baltzagaz / Bilbao Basket

Melwin Pantzar 23 urteko nazioarteko joko-antolatzaile suediarrak eta Bilbao Basketek akordioa lortu dabe jokalariak kamiseta baltza defendetako hurrengo bi denboraldietan. Pantzar Bilbora iritsi da, Urrezko LEB Mailan eragina izan dauen denboraldi baten ondoren. Batez beste, 15 puntu, 4 asistentzia eta 3.7 errebote lortu dauz, eta 20.1 puntuko balorazinoa, Valladoliden elastikoa defendatuz. Denboraldi honetan lorpen historikoak eskuratu dauz, hala nola 38 puntu, 7 asistentzia eta 5 errebote lortu ebazan Caceresen aurka 53 balorazio-kreditu lortu arte, 2015etik kategorian ez zan ikusten zifrea.

LEB denboraldi bikainari FIBA leihoetan paper handia gehitu behar jako bere herrialdeko erabateko hautaketarekin, 13.7 puntu, 3.3 asistentzia eta 3.7 erreboteko batez bestekoarekin.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular