Aukeraberri, birkualifikazino eta birkokatze programea

Zailtasunak daukiezan sektoreetako beharginei begirako ekimena da

Lanbakoak barriro lan-merkaduan sartzeko laguntza programea da.

Programearen helburua zailtasunak dituen sektoreetatik datozen langabetuak barriro  lan-merkadura sartzea da.

Pertsonen eskura ipinten dituen zerbitzuak:

  • Enplegua bilatzeko orientazinoa eta laguntza pertsonalizaua.
  • Pertsonen ezaugarrietara eta lan-merkaduaren beharretara egokitutako prestakuntzea.
  • Autoenpleguari eta ekintzailetzeari buruzko informazinoa eta aholkuak.
  • Beste enpresa, sektore edo lanpostu batzuetan lan egiteko pasabideak identifiketea.

Programan parte hartzeko modua

Programan parte hartu leikien pertsonak honako jarduera-sektore honeetako enpresak kaleratutakoak dira: Metalgintza; Metal-produktuen eta bestelako garraio-materialen fabrikazinoa, batez be aeronautika, manufaktura-industria; Handizkako eta txikizkako merkataritza; Ostalaritza; Finantza- eta aseguru-jarduerak eta bidaia-agentziak.

Lanbiden izena emoteko eskabidea webgune bidez egiteko aukerea:  https://www.lanbide.euskadi.eus/helburua/-/aukeraberri1/

Enpresentzako enplegu eta prestakuntza beharretarako urtenbideak

Aukeraberri programearen helburua da enpresei euren beharretara egokitzen diran profesional gaituak eskaintzea.

Lanbideko prospekzino-taldeak enpresei laguntzen deutse:

  • Enpresetan enplegu-aukerak identifiketan.
  • Enplegu- eta prestakuntza-beharrak aztertzen.
  • Enpresen beharretara egokitutako pertsonak aukeratzen.
  • Prestakuntza- eta birkualifikazino-aukerak diseinatu eta garatzen.
  • Praktika profesionalak egiteko pertsona egokiak topetan.
  • Kontratazinoaren aurreko laguntza eta pizgarriei buruzko informazinoa emoten.

Enpresek programea ezagutzeko erea

Idatzi helbide elektroniko oneetara zeure lurraldearen arabera eta prospekzino-taldea zeugaz harremanetan jarriko da:

arabarecoloca@lanbide.eus

bizkaiarecoloca@lanbide.eus

gipuzkoarecoloca@lanbide.eus

Radio Popular