Lanbideren prestakuntza eskaintza zabala, praktika eta guzti, laneratzea errezteko

Ikasleentzako doako prestakuntza-ekintzak dira

Enplegurako Lanbide Heziketa tresna bat da, modu erabakigarri batean, lan-merkatuan txertatzen eta langileen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen dauena. Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzek aukereaa emoten deutsie Euskal Autonomia Erkidegoko lanbakoei  prestakuntza-eskaintza zabala edukteko, enplegagarritasuna modu eraginkorrean hobetzen laguntzeko. Egindako prestakuntzea egiaztagarria da, eta eskuratutako konpetentziak dagokiezann konpetentzia-unidadeen bidez eta, hala badagokio, profesionaltasun-ziurtagiriaren bidez erregistratu eta egiaztatzen dira.

Prestakuntzearen hartzaileak

Honako honeek hartu leikie parte: 

-Enplegu-eskatzaileek (eta DSBEa jasoten dabenek); baldin eta Lanbideko orientazion-zerbitzuek prestakuntza-ekintza bat preskribatu badeutsie euren prestakuntza-ibilbidearen barruan.

-Nire Lanbidenet bidez ikastaro batean izena emon daben enplegu-eskatzaileek, euren  prestakuntza-kontuko prestakuntza-aholkularitzearen bidez.

-Lanbidek deitutako enplegu-eskatzaileek, prestakuntza- edo ebaluazino-prozesu baten ondoren preskribatutako prestakuntzea egiteko ( lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluetako eta egiaztatzeko prozedurearen esparruan).

-Lanbidek deitutako enplegu-eskatzaileek, gainerako prestakuntza-moduluez osotutako prestakuntza-ekintza bat egiteko, lan-merkaduan eskaria dauen profesionaltasun-ziurtagiri baten egiaztapena osotze aldera.

-Lanbiden izena emon ez daben landunek; baldin eta eskaerea modu presentzialean egin badabe Lanbideren bulego-sarean edo erakundearen web-orriaren bidez (www.lanbide.euskadi.eus). Web orri horretan honakoa jakinaraziko da: prestakuntza-ekintzak, izena emoteko epea, eskatzaileek bete beharreko baldintzak egta prestakuntza-ekintza bakoitzaren deskribapena eta ezaugarriak..

Behar danean, hautatu aurreko proba bat be sartuko da (ekintzearen aprobetxamendua,zijufrtetako eta, bestetik, ia eskatzaileak  ekintzearen helburuak lortzeko ezinbesteko aurretiazko ezagutza daukan jakiteko).

Parte hartzaile langabetuek, askoz jota, eguneko 8 orduko prestakuntzea jasoko date edo asteko 40 ordu. Kopuru horren barruan sartzen dira lantokiko prestakuntza praktikoko moduluaren orduak (hala dagokionean).

Lanekoak ez diran praktika profesionalak

Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egingo dira,  behar dan legez justifikautako arrazoiak dagozanean izan ezik.

Lanekoak ez diran praktikak egiteko, akordio bat sinatuko da enpresearen eta prestakuntza-erakundearen artean. Akordioa praktikak egiten dituan pertsoneari jakinaraziko jako. Halaber, akordioak honakoak jasoko ditu: praktiken edukia, iraupena, egiteko lekua eta ordutegia. Gainera bertan deskribatuko da zelakoa dan jarraipena eta ebaluazinoa egiteko tutoretza-sistemea..

2022-2024 prestakuntza-eskaintzearen lanbide-arloak

-Administrazinoa eta kudeaketea

-Merkataritzea eta marketina

-Elektrizidadea eta elektronikea

-Eraikuntza – Energia eta ura – Eraikuntza eta obra zibila – Erauzketa-industriak – Zurgintza, altzarigintza eta kortxogintza

-Fabrikazino mekanikoa

-Ostalaritza eta turismoa – Elikagaien industria

-Informatika eta komunikazinoak

-Instalazinoa eta mantentze-lanak

-Segurtasuna eta ingurumena

-Gizarte- eta kultura-zerbitzuak

-Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak

-Gorputz- eta kirol-ekintzak

-Nekazaritzea

-Arte grafikoak

-Irudi pertsonala

-Irudia eta soinua

-Kimika

-Osasungintzea

-Ehungintza, jantzigintzea eta larrugintzea

Ikastaroen bilatzailea:

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=E&ML=FORMEN1

Radio Popular