Euskaltel-Euskadik lau txirrindulari baieztatu dauz hurrengo denporaldirako

Ibai Azurmendik, Unai Cuadradok eta Luis Ángel Maték beste denboraldi batez jarraituko dabe, non Iker Bonillo da aurpegi barria
Euskaltel Euskadik lau txirrindulari baieztatu dauz hurrengo denporaldirako / Euskaltel Euskadi

IBAI AZURMENDI

Ibai Azurmendik Euskaltel-Euskadin jarraituko dau datorren urtean eta hamarkada bat beteko dau Euskadi Fundazinoan. Txirrindulari nafarra 2015ean iritsi zan amateur mailan, eta 2018an talde laranjaren eliterako itzuleran emon eban jauzi profesionala, eta ordutik hazi da, Txomin Juaristi eta Gotzon Martin bezala. Aurton, Itzulian eta Donostia Klasikoan parte hartu eban, eta igesaldiak harrapau ebazan Andaluziako eta Kataluniako itzulietan eta Coppa Sabatinin.

UNAI CUADRADO

Unai Cuadradok sei urtze egingo dauz talde laranjan, txirrindularitzan aurrera egiten jarraitzeko helburuagaz. Cuadradok sentsazino onegaz amaitu dau denporaldia, eta, konfidantza barritu horregaz, 23 urtez azpiko txirrindulari gisa izan eban distira berreskuratu nahi dau, eta arazo fisikoengaitik azken denporaldietan falta izan jakon erregulartasuna lortu. Nolanahi be, bere taldekide lana bete dau, bere taldekideen arrakastarako lasterketea eginda, Portugalgo Itzulian bezalaxe. 2019an taldera igon zanetik bost urteko esperientzia profesionala dauka, eta 2024an aurrerapausua emon eta profesional moduan sendotzea dauka helburu.

LUIS ÁNGEL MATÉ

Luis Angel Mateak 40 urte eta 17 denporaldi beteko dauz laranjaz jantzita profesionaletan, laugarrena euskal egituran. Ilusinoa eta pasinoa oinarritzat hartuta, 2023an besoak altzau ebazan Portugalgo Itzulian, eta bere ibilpidea saritu eban garaipen horrek.

IKER BONILLO

Iker Bonillok Euskaltel-Euskadirekin partekatuko dau bere talentua 2024an. Valentziar txirrindulari gazteak Italiako Project-Bardiani CSF-Faizanè Pro Team taldetik emon dauz azken bi urteak, eta hemendik aurrera txirrindulari profesional bezala hazten jarraituko dau euskal taldearen eskutik. 2021ean Espainiako gazte nabarmenetako da, laugarren Espainiako Federazinoko denporaldian eta bosgarren Espainiako Kopan, eta zuzenean egin eban jauzia profesionaletara Bardianirekin, azken bi urteetan elite profesionalean lehiatu dan taldeagaz. Txirrindulari azkarra, Iker iristen da bere progresinoagaz jarraitzeko eta Jon Aberasturi, Andoni López de Abetxuko eta Xavier Cañellas bezalako txirrindulari beteranoagoen ondoan pausuak emoteko. Izan be, Madisonen Espainiako txapeldun izan zan 2022an eta 2023an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular