Bilboko Alde Zaharrak II. Zazpi Kaleak Fashion Week ospatuko dau

Ekimena maiatzaren 2tik 6ra egingo da
Ekimenaren aurkezpena / Zazpi Kaleak

Zazpi Kaleak Fashion Week bigarren urtez jarraian itzuliko da maiatzaren 2tik 6ra. Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak antolatutako ekimenak udabarri-uda denporaldiko joerak erakutsiko dauz mota guztietako sektoreetan: moda, osogarriak, bitxigintza, gastronomia…

Besteak beste, Zazpi Kaleak Fashion Week. pintxo lehiaketaren bigarren edizinoa, Patchwork munduan hasteko jenteari edegitako moda tailerra (josteko metodo bat da) eta plater nagusia: desfilea Alde Zaharreko kaleetan zehar. Ekitaldia maiatzaren 4an izango da, eta hogei bat modelo eta DJak izango dira Zazpi Kaleak Fashion Week jaialdian.

Aste osoan zehar, parte hartzen daben saltokiek II. Zazpi Kaleak Fashion Week honen bereizgarri berezi bat izango dabe, bezeroak ekimenean parte hartzera konbidauko dauzana. Saltoki horreetan produktu bat erosten dauen persona orok Alde Zaharreko dendetan gastetako erosketa-kupoien zozketa batean parte hartuko dau.

Alde Zaharreko ostalaritza-lokalek gai libreko pintxo bat aurkeztu beharko dabe, baina alkartearen logotipoaren hiru kolore erakutsi beharko dabez gitxienez. Lehiaketan 18 ostalaritza-lokalek hartuko dabe parte, eta hiru sari banatuko dira, Zazpi Kaleak izenekoa, bigarren sari bat eta publikoarena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular