10 gazte afganiar etorri dira Bilbora Mondragon Unibersidadeak diseinatutako laguntza akademikoko programari esker. Berez, maiatzaren 20an hasi zan Bilbon Yaran Foundation-ek bultzatutako Enhancing Gender Equality and Mainstreaming in Afghanistan (EGEMA) programa. Esan doguz lez, ekimen horrek Afganistango 10 gazte emakume lagunduko ditu hainbat hilabetez euren bizitza eta ibilbide profesionalean etapa barri bati ekiten.
Horren harira, Mondragon Unibersidadeak laguntza akademikoko programa diseinatu dau, Josune Prieto EGEMA programaren koordinatzaileak azaldu deuskunez. Izan be, Afganistanetik etorritako 10 gazteen egoerea oso konplexua da. Jasoten dabilzan hezkuntza-esperientziari jagokonez, formakuntza arlo bitan oinarrituta dago. Batetik, gaitasun personalak eta profesionalak nabarmentzen dira. Bestetik, proiektuen garapena dago.
