Udalak ikerlari ondarrutarrak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi gura izan deutso, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko

Ondarroako Udalak Zidarrezko Antxoa emon deutso Iker Badiola ikertzaileari

“Iker Badiolari emon deutse saria, baina zientzialari moduan emon deutse”

Zidarrezko Antxoa sariaren banaketa ekitaldia Kofradia Zaharreko balkoian / Iker Badiola

Ondarroako Udalak 2026ko Antxoa egunean Zidarrezko Antxoa saria emon deutso Iker Badiola Etxaburu ikerlari, biologo eta dibulgatzaileari. Badiolak urteak daroaz minbiziaren ikerketan lanean, batez be, gibeleko metastasien inguruan. Eta dibulgazinoan be buru-belarri dabil. Aitortza hunkituta jaso ebala esan deusku, “emozino handiko eguna” izan zala, eta saria bera baino, horrek zientziari emoten deutson balioa nabarmendu gura izan dau ikerlari ondarrutarrak. “Bizi dogun garai honetan, zientzia hainbeste ezbaian jartzen dana eta, erakunde publikoen partetik behar da bultzada hori” azaldu dau Iker Badiolak.

Gaur egun Iker Badiola EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria da. Orain dala 15 urte sortu zan erakunde hau, espazio publikoan kultura zientifikoa bultzatzeko eta ikusi eragiteko. Badiola Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsidade eta Barrikuntza sailburua ordezkatu eban. 2001ean EHUn Biologia Zientzietan lizentziatua eta 2007an doktorea, Badiolak eskarmentu handia dauka bai ikerketan bai dibulgazinoan. Hainbat artikulu zientifiko eta liburu idatzi dauz. 2006. urtean ikertzaile gazte onenaren saria jaso eban, eta 2019an Galiziako Errege Akademiaren Ernesto Viéitez saria irabazi eban gibeleko metastasiaren aurkako terapia bat garatzeagaitik. Egonaldiak egin dauz atzerriko unibertsidadeetan, esaterako, Kopenhage eta Torontoko unibertsidadeetan. Metastasiaren kontrako terapietan be lan egiten dau EHUko Signaling Lab ikerketa-taldean. Horrez gain, bere dibulgazino-lana minbiziaren kontrako ikertzaile lanagaz eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultadeko irakasle lanagaz buztartzen dau. Eta Zientziaren Giltzak kolektiboko kide be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00