Kanpaina barri bat jarri dabe abian

.EUS domeinuak hamar urte bete dauz

.EUS domeinuak 10 urte / Bizkaia Irratia

.EUS domeinuak hamar urte bete dauz. Apirilaren 15ean bete zan urteurrena. Domeinua abian jarri ebenek ospakizun ekitaldia izan eben Bilbon. Jakinarazi dabenez, hamabost mila enpresa, erakunde, proiektu eta norbanakoren espresino digitala bihurtu da. Josu Waliño .EUS domeinuko zuzendariak oso pozik dagozala esan deusku hamar urteotan lortutakoagaz. Urtez urte gero eta gehiago dira bere esanetan, domeinuaren erabiltzaileak.

Kanpainea

Hamargarren urteurrenagaz bat eginda. .EUS domeinuak kanpaina barria jarri dau abian. Eskaintza berezia sortu dabe, “Domeinuak 10 €-an eta punto” lelopean. Apirilaren 15etik abenduaren 31ra bitartean 10 euroan erregistratu ahal izango dira .EUS domeinuak. Urteurrena hasi baino ez dala egin be esan dabe. Urtean zehar ekimen desbardinak egingo direla aurreratu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular