Zunbeltz Bedialauneta, Ondarroako alkatea: "1000 bloke gehiago behar ditugu portua sendotzeko"

Jaularitzak agindutako azterketa batek ondorioztatu dau portua sendotzeko beharra

Ondarroan porlanezko 1.000 bloke gehiago behar dira denboraleei aurre egiteko

Ondarroako portuko argazkia / Irekia.eus

Ondarroako babes dikeek olatu handien aurrean euki leikien portaera aztertzeko proiektua burutu dabe TYPSA Euskadik eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak, Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Denboraleei aurre egiteko dikeak handitu behar dirala ondorioztatu dabe. Gitxienez, 60 tonako 1000 bloke gehiago.

Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak argitu deuskunez, ikerketa  eta orain lizitazinora atarako dabez lanak. Aurreikuspena, datorren udarako dike barria ipini eta beraz, portuaren babesa sendotuta egotea da.

“Azken 10 urteetan igarten da olatuak errekan gora sartzen dirala”, aitortu desku alkateak. Arrigorritik Saturraranera doan oinezkoen ibilbidea be, sarri itxi egin behar izaten dabe itsaso bizia izaten danetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular