Pentsinodunen mogimenduak manifestazinoa eging dau gaur Bilbon, Aste Nagusian ohi daben lez. Bertoko pensinodunek antolatu dabe baina beste Erkidego bazuetakoak be batuko jakez. Moyua enparantzatik abiatuko da manifestazino hori, eguerdiko 12.00etan. Manifestazinoan, euskal pentsinodunek pentsinoen arloan dabezan aldarrikapenak erakutsi gura deutsez herritarrei, batez be 1.080 euroko gitxieneko pentsinoaren eskaera, baina be Osakidetzako “murrizketak” eta egoitzetako edo etxeko arretako “arazoak” salatu be.
Jon Fano Euskal Herriko Pentsinodunen alkartetik Goizeko Izarretan irratsaioan izan dogu.