Usaimena erabiliz, arkitektoak gai dira erabiltzaileen zenbait portaera sustatzeko

Arantzazu Luzarraga EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleagaz usaimenak arkitekturan daukan pisua aztertu dogu

Arantzazu Luzarraga: “Usainak egoera bateko giroa zehazten dau”

Arantzazu Luzarraga EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslearen eskutik zentzumenak erreparatzen gabilz aurtengo Zientzia Tartean. Lehen saio bietan entzumena eta ukimena jorratu eta gero, usaimenean zentratu gara oraingo honetan, arkitekturagaz lotuz. Usaimena oroimenagaz eta emozino positiboak sortzeagaz lotura handiena daukan zentzumenetariko bat da. Hori dala eta, espazio eraikietan usaimena erabiliz, arkitektoak gai dira erabiltzaileen zenbait portaera edo esperientzia emozional sustatzeko.

Mapak

Smelly Maps: The Digital Life of Urban Smellscapes ikerketa 2015ean Daniele Quercia, Rossano Schifanella, Luca Maria Aiello eta Kate McLean ikertzaileek hainbat uritan egin eben usaimenezko kartografia da. Ibilaldi aromatikoetatik abiatuta, biztanleen sudurren araberako sailkapena ezarri eben. Izan be, usainak egoera bateko giroa zehazten dau, duda barik. Dana dala, kontua ez da hainbeste usaintzen dana, baizik eta usain horrek gizartean daukan esanahia.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00