Minbiziaren Aurkako Alkarteak, minbiziaren ikerketarako konpromisoan, lurraldeko 2023 urteko Ikerketarako Laguntzen deialdia zabaldu dau. Laguntza honeekaz probintzietan ikerketea sustatzen da eta talentu ikertzailea bultzatzen da, minibiziaren ikerkuntzaren hasierea erraztuz.
Dokturatu Aurreko Laguntzak urriaren 20ra arte zabalduta dagoz eta diru-kopurua gehienez 100.600 euro izango da, 4 urtetan zehar (3+1). Formakuntzea, beti be, ikerkuntza zentro batean eta ibilbide zientifikoa bermatua dauan ikerkuntza talde baten euskarriagaz bermatzen da. Azkeneko helburua doktore-tesi bat gauzatzen dabilzan ikertzaileen formakuntzea sustatzea da. Lurraldeko Kliniko Junior Laguntzak 2023ko urtarrilaren 23ra artea zabalduta dagoz eta diru-kopurua gehienez 140.000 eurokoa izango da, 4 urtetan zehar (3+1).
Ikerkuntzea ingurune klinikoan sustatzen da, mediku espezialistak minbizia ikertzeko proiektuetara bultzatuz. Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Alkartean guztiz konprometituta dagoz minbiziaren ikerkuntzan: ikerkuntza onkologikorako proiektu eta laguntzak finantzetan dabez. Orain 23 ikerkuntza proiektu sustatzen dabilz, horreetatik 20 Bizkaian dagoz. Kultura zientifikoa sustatzen eta zabaltzen laguntzen dabe, gizarte guztia tartean sartuz (erakundeak, enpresak, etabar) minbizaren kalidadeko ikerkuntza bat izateko, “ikerkuntza aurrera doanean, minbizia atzera doa”.