Esnekiren helburua Euskal Herriko gazta eta esnekien kalidadea eta aniztasuna ezagutarazotea da

Gazta bigunaren kategorian lehiatu da Errigoitiko gaztandegiko produktua, eta txapeldunen txapeldunaren aitortza be jaso dau

Bizkaigaineko ‘Elur maluta’ gaztaia, Euskal Herriko gaztairik onena

Bizkaigaineko gaztandegia / Bizkaia Irratia

Bizkaigaineko gaztandegiko Elur maluta gaztaia Euskal Herriko gaztairik onena izendatu dabe, Tolosan egindako ESNEKIren bosgarren edizinoan. Gazta bigunaren kategorian lehiatu da Errigoitiko gaztandegiko produktua, eta txapeldunen txapeldunaren aitortza be jaso dau.

Guztira, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 35 gaztandegik aurkeztutako 91 produktu lehiatu dira aurtengo txapelketan, zortzi kategoriatan banatuta. Ekimenagaz batera, 26 postuko gaztai eta V. ESNEKI azoka egin dabe Tolosako Trianguloa plazan, baita dastatze gidatuak eta familientzako hainbat jarduera be.

Esnekiren helburua Euskal Herriko gaztai eta esnekien kalidadea eta aniztasuna ezagutarazotea da, baita tokiko ekoizleen lana eta lehen sektorearen garrantzia nabarmentzea be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00