20 urte bete eta gero barrikuntzak izango dira Bermeoko Berhaz zerbitzuan. Irailaren 27an bete ebazan 20 urte, herritarrei udal zerbitzuak eskaintzeko dagoan Berhaz arreta bulegoak. Orain arte egindako guztia eskertzeko, errekonozimendu ekitaldia egin zan. Miren Gabantxo Bermeoko zinegotziak esan deuskunez herritarrek ondoen baloretan daben zerbitzua da honakoa. Gaur egun, aurrez aurre zein online emoten dau zerbitzua Bermeoko Udalak Berhaz bulegoaren bitartez. Egunean ehun bat herritarrei eskaintzen deutsie zerbitzua.
Aldaketak
Aurrera begira, asmoa, bulegoa handitzea da eta erre zan eraikinera bueltatzea behin konponduta. Miren Gabantxo zinegotziaren arabera, hiru izango dira ardatz nagusiak aurrera begira, herritarrei informazinoa emoteko orduan; gardentasuna batetik, ahalik eta informazino argiagoa emonaz, partaidetzarako aukerea garatzea eta zerbitzuak herritarrakaz batera lantzea eta adostea. Bermeoko Berhaz bulegoaren asmoen artean webgune barria sortzea be badago.