Aste Santua izan zan Urdaibaiek ibiltari gehien jaso ebazan aldia

Jende gehien Bariku Guren egunean batu ziran, apirilaren 7an, 2.160 ibiltari guztira

200.000 ibiltarik bisitau dabe Urdaibaiko ibilbide sarea 2023an

Urdaibai / Turismo Euskadi

Urdaibairen edertasunaz gozatzeko modurik onenetako bat Biosferaren Erreserba honek eskaintzen dituen ibilbideak oinez zeharkatzea da. Urdaibaiko ibilbide sareak kultura-, paisaia- eta etnografia-balio handiko altxorrak gordetzen ditu. Baseliza misteriotsuak, sekulako baserriak, ezkutuko parajeak eta paisaia natural ikaragarria dira ibiltaria uneoro harritzen daben elementuak.

Zentzu honetan, 2023ko denboraldiak zifra oso esanguratsuak itxi ditu Urdaibai bisitau daben ibiltarien kopuruari jagokonez. Urdaibaiko ibilbideetako gune estrategikotan kokatutako sei kontagailuen datuei erreparatuz, 199.856 ibiltarik gozatu eben iaz dozena bat ibilbideez.

Urdaibaira joaten diren ibiltariek, ondoren, lurralde osoan zehar jarraitzen dabe euren bidaia, bertako parajeez, gastronomiaz, ondareaz eta gainerako turismo-eskaintzaz gozatuz. Zifra nagusiei jagokenez, aipatzekoa da Aste Santua izan zala Urdaibaik ibiltari gehien jaso ebazan sasoia. Zehatz esateko, jende gehien batu eban eguna Bariku Guren eguna izan zan, apirilaren 7a, 2.160 ibiltarigaz. Apiriletik urrira bitarteko hilabeteetan bertaratu dira ibiltarien kopuru handienak. Eider Ormaetxe Turismo teknikaria Lau Haizetara saioan izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00