JMJ-ren balorazino oso positiboa dala esan deusku, zentzu askotatik

Gazteak guztiz murgilduta bueltatu dira JMJ-tik

Bittor Madariaga: “Aita Santuak gogoa eta indarra emon deutsiez gazteei”

Bilbotik eta Bizkaitik JMJ-ra jondako gazteak oso pozik eta gustura egon dira, eta horretara itzuli dira. Bilbotik eurekin jondako Bittor Madariagak oso balorazino positiboa egin deusku, alde askotatik begiratuta. Pentsau baino gazte gehiago joan da parte hartzera, eta  horrek gazteen interesa eta grina erakusten ei dau. Madariagak dino gazteak murgilduta etorri dirala, Aita Santua ikusteak eta bere mezuek indarra eta gogoa emon deutsiela.

Gazteriaren Munduko Jardunaldietan leku askotako gazteak batu dira, eta horrek eleizearen unibertsaltasuna  ulertzeko be balio izan ei deutse gazteei.

Egun bete eta intentsoak izan dira, eta orain guzti hori barruratu behar da. Atseden egun batzuk hartu ondoren, horretan hasiko dira irailean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular