Itsasertzeko Donejakue bideko leku berezi honetan, 1984an monumentu historiko-artistiko izendatu eben honetan, apostolu ibiltariaren eragina eskualdetik eta erlijio-esparrutik harantzago zabaltzen da. Horregatik, sinesmen, izaera eta jatorri guztietako musikazaleek urtero-urtero ilusino barrituarekin itxaroten deutsie Ziortzako Kontzertuei.
Ahotsak eta instrumentuak; bakarlariak eta taldeak; hemengo interpretatzaileak zein kanpokoak, beren musikea urrunetik dakarrenak eta iraganeko soinuak gaurko entzuleoi hurbiltzen deuskuenak.
Harmonia perfektuan, leku zoragarri eta betiereko honetan bilduta, gure soinu-bideak gurutzatu egingo dira Purcell eta Haendelek, Bach eta Bonportik, Corelli eta Brunak eta beste hainbatek antzina ibilitakoekin…
Gozatu eizue Ziortzako hormei darizkien musika-koloreaekin eta hemengo lorategi baketsua.
Gaur Lau Haizetara Garazi Suinaga etorri da, Ziortzako Kontzertuetaz berba egitera.