Ziortzako Kontzertuak irailean izango dira, eta programea jada Garazi Suinagak aurkeztu deusku

Irailaren 9tik 17ra izango dira kontzertuak

2023ko Ziortzako Kontzertuen programeak urten dau

2022ko Ziortzako Kontzertua / Ziortzako Kontzertuak

Itsasertzeko Donejakue bideko leku berezi honetan, 1984an monumentu historiko-artistiko izendatu eben honetan, apostolu ibiltariaren eragina eskualdetik eta erlijio-esparrutik harantzago zabaltzen da. Horregatik, sinesmen, izaera eta jatorri guztietako musikazaleek urtero-urtero ilusino barrituarekin itxaroten deutsie Ziortzako Kontzertuei.

Ahotsak eta instrumentuak; bakarlariak eta taldeak; hemengo interpretatzaileak zein kanpokoak, beren musikea urrunetik dakarrenak eta iraganeko soinuak gaurko entzuleoi hurbiltzen deuskuenak.

Harmonia perfektuan, leku zoragarri eta betiereko honetan bilduta, gure soinu-bideak gurutzatu egingo dira Purcell eta Haendelek, Bach eta Bonportik, Corelli eta Brunak eta beste hainbatek antzina ibilitakoekin…
Gozatu eizue Ziortzako hormei darizkien musika-koloreaekin eta hemengo lorategi baketsua.

Gaur Lau Haizetara Garazi Suinaga etorri da, Ziortzako Kontzertuetaz berba egitera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular