7 andrazko eta 16 gizonezko dagoz tartean

75 edo 100 aldiz emon dabe odola

23 Ohorezko Emoile Gernikaldean

Gernikaldeko ohorezko emoileak / Bizkaia Irratia

Gernikaldeko 23 odol emoile, Ohorezko Odol Emoile izendatu dabez. 75 emote baino gehiago egindako emakumeak eta 100 baino gehiago egindako gizonak dagoz tartean. Legediaren arabera, andrazkoek urtean 3 biderrez emon leikie odola eta gizonek 4 biderrez. Hortik dator aldea. 23 ohorezko odol emoileetatik 7 dira andrazkoak eta 16 gizonezkoak. Lau Haizetara irratsaioan euretariko bigaz egin dogu berba. Angel Luis Jaiok 116 aldiz emon dau odola eta Cristina Urkaregik 75 aldiz. Azken honek esan deusku, barrutik urtetan dauan kontua dala odola emotea. Angel Luisek bestalde, aipatu dau, odola emoteko deia jaso aurretik, gorputzak igarri egiten dauala heldu dala momentua. 60 urtetik gorakoak dira biak eta aurrera begira odola emoten jarraitzeko asmoa azaldu dabe. Lehenengo eguna be ondo gogoratzen dabe biek. Hile bi barru Gernikaldean, omenaldia jasoko dabe 23 ohorezko odol-emoileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00