Caritas Bizkaia erakundeak Errege Opil Solidarioaren XXI. ekitaldia ospatuko dau urtarrilaren 5ean. Goizeko 10:00etatik 14:30etara Bilboko Plaza Barrira hurreratzen diranek, errege-opil zati bat eta basobete txokolate eskuratu ahal izango dabe euro biren truke. Jarduera honen bitartez batzen dan dirua, Caritas erakundeak haur-denpora eta familiei zuzenduta garatzen dauazan egitasmoetarako izango da.
Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak nabarmendu dauanez, 2024an 18 urtetik beherako 1.900 adin txikiko ingururi eskaini deutse arretea. “Ikusten doguna da, urtez urte, Caritas Bizkaira hurbiltzen diran pertsonen atzetik familiak dagozala, eta ia-ia erdia seme-alabak dituzten familiak dira” azpimarratu dau Unzuetak.
Ganera, Caritas Bizkaia erakundeak Zurekin batera bai kanpainea aurkeztu barri dau. “Caritasek egunerokotasuneko lanak egiteko danon babesa, danon laguntza behar dau, haur eta ume honeek babesteko eta beste aukera bat emoteko” adierazo dau Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak.