Palestina foku mediatikotik kanpo gelditu da azken hilabeteetan

Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da domekan

Ibon Meñika: “Mobilizazinoagaz batera, sektore ezbardinak euren konpromisoak areagotzen joan behar dira”

Datorren urtean 50 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeak Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ezarri ebanetik / DepositPhotos

Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da etzi, azaroaren 29an. 1977ko abenduaren 2an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 32/40 Ebazpenaren bitartez, azaroaren 29an Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna ezarri eban. Horren harira, Ibon Meñika, Gernika-Palestina Herri Ekimeneko kideagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Meñikak salatu dauanez, foku mediatikotik kanpo gelditu da Palestina azken hilabeteetan: “Dana dala, zoritxarrez, azkenengo hiru urteetan Palestinaren inguruan zabaldutako barriak mantentzen dira. Egoerea ez da aldatu”. Ganera, azken boladan plataforman zertan ibili diran azaldu deusku Meñikak: “Euskal jente-arteak alkartasun handia erakutsi deutso Palestinari azken urteetan mobilizazinoari jagokonez. Dana dala, mobilizazinoagaz batera, sektore ezbardinak euren konpromisoak areagotzen joan behar dira. Horretan gabilz”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00