Bizkaian 30 eskaut talde inguru dagoz eta domeka honetan euren asanblea egingo dabe Bilboko La Salle ikastetxean. 300 bat ordezkari batuko dira, hainbat gai eta proposamenen inguruan berba egin eta erabagiak hartzeko. Araitz Peña zuzendaritzako kideak emon deuskuz azalpen guztiak Goizeko Izarretan irratsaioan. Ekitaldi berezia izango da berarentzat, zuzendaritzako bere azkena izango dalako. Berak eta Jon Godoi-k erreleboa emongo dabe hiru urteren ondoren. Hainbat gai eroango ditue domekako asanbleara, tartean, ingurune seguruena. Hau eurentzat oso garrantzitsua dala esan deusku Araitz Peñak.
