200 familia batzen dauzen Laukariz eskolako ordezkariak euren jantoki ereduaz berbaz

Inguruko ekoizleen elikagai freskoak egunero jaso eta askotan integralak lehenesten dabez

Laukarizko hezkuntza-zentroa eskola jantokien eredu

Laukarizko eskolako sukaldea / Bizkaia Irratia

Laukarizko Eskolatik, jantoki eredua aldatzera animau dabez ikastetxeak. Urte batzuk daroez eskolan jatoki eredua aldatuta. produktu ekologikoak erosten dabez, ingurukoak eta garaikoak. Oihane Vega Isasik gurasoen alkarteko kideak eredu honeen abantailei buruz berba egin deusku.

Laukarizko eskolan 140 familia dagoz eta gitxi gora behera 200 ikasle. Inguruko herri txikietakoak dira ikasle gehienak, Gamiz-Fika, Arrieta, Maruri-Jatabe edo Meñakakoak. Jantoki eredu aldaketak harrera oso ona izan dauela nabarmendu dabe. Produktuen hornitzaileakaz be harreman oso ona daukiela azaldu deusku Goizalde Mazas Lozanok. Goizalde bera  menu guztiak prestetako erosketak egiteko arduraduna da. Produktuen aukeraketea zelan egiten daben be zehaztu deusku.

Laukarizekoa Hezkuntza Sailak hasi eban jatokien eredua hobetzeko proiektu pilotuan parte hartzen dabilzan eskoletako bat da. Gernika-Lumo eta Urduñako eskola bana be EAEn aintzindaria izan daiteken formula hau jarraitzen dabilz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular