
Bularreko minbizi-zelula errealak erabilita, 3D-ko tumore-ereduak inprimatu dabez farmakoekaz probak egiteko. CIC biomaGUNEko talde batek tumore-ereduak egiten ditu, tumoreak baldintza desbardinetan zelan hazten diran eta zelan jokatzen daben ulertzeko. Ikerketaren ganean berba egin dogu Irati Vazquez ikerlariagaz.
Minbiziari aurre egiteko zailtasun nagusietako bat tumoreen heterogeneotasun ikaragarria da; izan be, askotarikoak dira erasandako zelula-motak, eta zelulok, ganera, mutazinoak jasaten dabez. CIC biomaGUNEko taldeak tresna aurreratuak ditu hiru dimentsinoko tumore-ereduak inprimatzeko. Proiektua gauzatzeko, Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleak bularreko minbizia daben emakumeei egindako biopsietan ateratako materialaren laginak emoten deutsaz CIC biomaGUNEri.